Xedea
Argitalpen hauen bigarren mailako erabileraren (erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa eta transformazioa) ondoriozko jabetza intelektualaren eskubideak modu kolektiboan babesteaz eta kudeatzeaz arduratzen gara.
Centro Español de Derechos Reprográficos/Eskubide Erreprografikoen Espainiako Zentroa (CEDRO) gara, edozein bide eta euskarritan argitaratutako liburu, aldizkari, egunkari eta musika-partituren egile eta argitaratzaileen elkartea, irabazi-asmorik gabekoa.
Kultura Ministerioak eman zigun jarduera hau burutzeko baimena 1988an.
Gure xedea da liburuen eta aldizkako argitalpenen interes legitimoak ordezkatzea eta defendatzea eta, horretarako, haien obren legezko erabilera erraztea eta sustatzea.
Zereginak:
- Baimentzea. Soluzioak eskaintzen ditugu gure lizentzien sistemaren bitartez, gure katalogoko lanak erreproduzitzeko (fotokopien bidez edo modu digitalean) eta kopiak enpresetan, hezkuntza-ingurune eta erakundeetan partekatzeko bidea ematen dutenak. Informazio gehiago: www.conlicencia.com
- Kudeatzea. Kopia pribatuarengatiko ekitatezko konpentsazioa kudeatzen dugu egile eta argitaletxeentzat, bai eta egileen kolektiboentzako mailegu publikoen ondoriozko ordaina, unibertsitateko zenbait erabilerek eragindako ordainak eta legez dagokien beste edozein ordain ere.
- Ordaintzea. Beren lanen bigarren mailako erabileraren ondorioz dagozkien zenbatekoak helarazten dizkiegu egile eta argitaratzaileei, gure lizentzien sisteman eta kopia pribatuaren kudeaketan, mailegu publikoan eta legez dagokien beste edozein ordainetan jatorria dutenak.
- Ordezkatzea. Egileen eta argitaratzaileen eskubide eta interesen alde egiten dugu tokiko nahiz nazioarteko erakunde eta organizazioen aurrean eta justizia-auzitegietan.
- Informatzea. Jabetza intelektualaren printzipioei buruz trebatu, informatu eta aholkatzen dugu.
- Babestea. Egile eta argitaletxeentzako trebakuntza-, sustapen- eta laguntza-jarduerak garatzen laguntzen dugu.
 
Balioak:
- Eraginkortasuna gure kudeaketan.
- Gardentasuna gure egintzan.
- Erantzukizuna gure harremanetan.